Euskal Konfederazioa
Ipar Euskal Herriko euskararen eta euskal kulturaren aldeko higikundea. 1995eko martxoan jarri zen abian, xede hauekin: euskararen lehentasuna eta ofizialtasuna, euskararen erabilera, euskaltasuna eta kideen arteko laguntza indartzea. Euskal Konfederazioa Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren eta EKEren (Euskal Kultur Erakundea) kide da. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren sortzaile eta partaidea ere bada. Euskal Konfederazioa arduratu da, hain zuzen, Ipar Euskal Herrian Bai Euskarari akordioa garatzeaz. Europako mintzaira gutxituez arduratzen den bulegokide izaki, hizkuntza gutxituak ofizialki onartuko duen lege bat erdiestea du xede nagusitzat, eta baita 1992an Estrasburgon izenpetu zen Eurokarta indarrean jartzea ere. 55 elkarte eta 5 federaziok osatua da Euskal Konfederazioa.
- Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA)
- Euskal Herriko Laborarien Batasuna
- Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (EHNE)
- Euskal Herritarrok (EH)
- Euskal Iraultzarako Alderdia. (E.I.A)
- Euskal Konfederazioa
- Euskal Kultur Erakundea (EKE)
- Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB)
- Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA)
- Euskal Nortasun Agiria
- Euskal Sozialisten Biltzarra. (E.S.B)