Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB)
Euskalgintzako erakundeak koordinatu eta biltzeko gunea izatea eta euskararentzat plangintza orokorrak bultzatzea helburu nagusitzat hartuta 1983. urtean sortu zen taldea. ■ 1999ko otsailean, EKBren Batzorde Iraunkorrak Batzarreak desegitea erabaki zuen, Batzorde horren txostenaren arabera Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ari baitzen harrezkero funtzio horiek betetzen. Horrez gainera, EKBk desegitea erabaki zuenean Kontseiluan zeuden jada EKBko kide ia guztiak. Aipatutako bi zeregin nagusi horiez gainera, gizartean eragitea ere nahi izan du EKBk bere historian zehar. Alegia, administrazio publiko eta erakunde sozial eta politikoei euskararen aldeko urratsak eginaraztea. Eragile funtzio hori beste elkarteren batek egin beharko duela zioen Batzorde Iraunkorraren txostenak, eta Euskal Herrian Euskaraz horretarako prest azaldu zen. EKBk dokumentazio zentroa ere bazuen, eta hasieran Euskaldunon Egunkaria azaldu zen horren ardura hartzeko prest. EKBren herentziaren beste atal garrantzitsua Bat soziolinguistika aldizkaria zen. EKB desagertu arren, aldizkaria ez zen bertan behera gelditu, eta SEI Euskal Soziolinguistika Institutua elkarteak hartu zuen bere gain aldizkariaren etapa berriaren kudeaketa. Izan ere, 1999ko urtean ale monografiko bat argitaratu zuen Bat aldizkariak –31garrena–, EKBren eta euskalgintzaren inguruko higikundeen ibilbidea biltzen zuena.
- Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (EHNE)
- Euskal Herritarrok (EH)
- Euskal Iraultzarako Alderdia. (E.I.A)
- Euskal Konfederazioa
- Euskal Kultur Erakundea (EKE)
- Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB)
- Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA)
- Euskal Nortasun Agiria
- Euskal Sozialisten Biltzarra. (E.S.B)
- euskal
- euskalari