Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Sozialisten Biltzarra. (E.S.B)

Euskal Herriko alderdi ohia, ezker abertzalekoa. 1976ko ekainean egin zuen lehen biltzar nagusia Arantzazun. Bi talde nagusik hartu zuten parte sorrera horretan: 1966. urtean ETAtik bereizi zen Aintzina izeneko taldea, Jose Luis Alvarez Enparanza “Txillardegi”ren eta Branka aldizkariaren inguruan, eta Euskadiko Mugimendu Sozialista, 1964. urtean ELA-STV sindikatutik bereizi zen taldea. Autogestioaren bidezko sozialismoa eta helburu abertzaleak bultzatzen zituen E.S.B. alderdi berriak. 1977ko martxoan egin zuen bigarren Biltzarran, alderdia legeztatzea eta ekaineko hauteskundeetan parte hartzea deliberatu zuen E.S.B. alderdiak. Ez zuen, ordea, halako oihartzunik jaso. 1978ko uztailean, EAE-ANV alderdiarekin bat egiteko urratsak ematen hasi zen E.S.B., baina lau hilabete geroago eten ziren, ezker abertzale guztia batzeko egitasmo handiago bat zela eta, (Altsasuko Mahaia). E.S.B. Herri Batasuna koalizioa sortu zuten alderdi politikoetako bat izan zen (1979), baina utzi egin zuen 1980ko martxoan (eta ondoren desagertu), alderdiko kide eta buruzagi askok koalizio barnean iraun zuten arren.