Collosseum
(It. Colosseo). Vespasiano enperadoreak Erroman eraikiarazi zuen anfiteatroa, Titok 80. urtean inauguratu zuena. 524 metroko perimetroan eraikitako arkuterien barnean, 80 harmaila lerro zeuden eta 87.000 ikusle sar zitezkeen. Bertan egiten ziren gladiadoreen arteko guduak. XI. mendean hondatu zen monumentua eta bertako harriak eta eraikuntza gaiak XV. mendean jauregi baten eraikuntzan erabili ziren. XVIII. mendean Eliza katolikoaren esku geratu zen Collosseuma.