Comédie-Française
Frantziako komedia antzezleek sorturiko konpainia, Molière-ren taldeak, Théatre du Maraisek eta Burgundiako konpainiak bat egin ondoren (1680). Comédie-Française delakoak berebiziko garrantzia izan du Frantziako antzertiaren historian. v Konpainia horren antzokia Parisko Palais-Royal eraikuntzaren ondoan dago gaur egun. Estatuak diruz laguntzen dio eta frantses antzerki lan klasikoak aurkezteaz gainera, gaur egungo egileen lanak ere ezagutarazten ditu. Comédie-Française taldea hogeita hamarren bat kidek osatzen dute, taldearen administrazioan eta kudeaketan dihardutenek. Bestalde, administratzaile bat izendatzen da sei urtez behin eta berak hautatzen ditu egitarauak eta zuzendariak. Comédie-Françaisen ospetsu egin diren antzerkigileen artean aipagarriak dira: Baron, Talma, Mlle Mars, Rachel, Sarah Bernhardt, Cécile Sorel, Madeleine Renaud, Louis Seigner, Jacques Charon, Denise Gence.