Collins, William
Ingeles olerkaria (Chichester, Sussex, 1721 - Chichester, 1759). XVIII. mendeko poeta prerromantiko handienetakoa. Familia burges baten semea zen eta miseria gorrian bizi izan zen. Eroetxe batean hil zen. Haren lan nagusia: Odes on several descriptive and allegorical subjects (Gai deskriptibo eta alegoriko batzuei buruzko odak, 1747). Ode to Evening (Oda arratsari) izan zen haren poema ospetsuena, bertso librean idatzi zuen bakarra. Lirikotasun, exotikotasun eta freskotasun berezi batez hornituriko lanak idatzi zituen. William Collinsen obra ez da XX. mendera arte behar bezala ezagutu.