Collins, William Wilkie
Ingeles eleberrigilea (Londres, 1824 - Londres, 1889). Izen bereko margolariaren semea. Bere aitari buruzko biografia bat idatzi zuen (William Collinsen bizitzari buruzko memoriak, 1848). Zuzenbide ikasketak egin zituen. Dickensen laguntzaile eta laguna izan zen; No throughfare (Amildegia, 1867) eleberria idatzi zuten elkarrekin. Collins nobela beltz modernoaren sortzailetzat har daiteke: The woman in white (Emakume zuriz jantzia, 1860), No name (Izenik gabe, 1862), The moonstone (Ilargi harria, 1868).