Combat
Frantziako hegoaldean jardun zuen alemaniar nazien aurkako erresistentzia talde frantsesa. 1941. urtean sortua, De Gaulle jeneralaren agindupean geratu zen 1942an eta 1943. urteko udaberrian Erresistentzia osatu zuen, Franc-Tireur eta Libération-Sud mugimenduekin batean. Combat egunkari klandestinoa sortu eta banatzen zuen.