Comaneci, Nadia
Errumaniar atleta (Onesti, 1961). Sekula izan den gimnasta hoberenetakoa (saio batean 10 puntu eskuratu dituen lehena) eta Montréalgo Olinpiar Jokoetako izarra (1976): hiru urrezko domina, eta zilarrezko zein brontzezko bana. Lau urte geroago, Moskuko Olinpiar Jokoetan, beste bi domina eskuratu zituen. 1989an ihes egin zuen Errumaniatik, eta orduz geroztik Ipar Ameriketan bizi da. Azken urteotan osasun arazo larriak izan ditu, eta salaketa gogorrak egin ditu goi mailako gimnastikan erabiltzen diren metodoez.