Colliure
Katalunia iparraldeko herri eta portua, Mediterraneo itsasoaren ertzean dagoena (Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamendua). 2.691 biztanle. Erdi Aroko gotorlekua. XIII. mendeko gaztelua. Bainuetxea. Arrantza. Arte Modernoko Museoa. v Historia. Pintore ugariren egoitza herria izan da Colliure, XX. mendean (Matisse, Derain, Picasso). Bertan hil zen Antonio Machado espainiar olerkaria.