Collins, Larry
Idazle eta kazetari estatubatuarra (West Hartford, 1929 - Frejus, 2005)). Dominique Lapierre-rekin batera hainbat liburu arrakastatsu plazaratu zituen, betiere kazetari gisara gertutik ezagutu izan zituen gertakari historikoen ingurukoak: Sutan al dago Paris? (1964, Frantziako hiriburuaren Bigarren Mundu Gerrako askapenaz), O, Jerusalem (1971, Israelgo estatuaren sorreraz), Gaur gauean, askatasuna (1975, Indiaren independentziaz). Kazetari gisara UPI agentzian eta Newsweek aldizkarian, besteak beste, lan egin zuen. Hauek ditu beste obra batzuk: Herio jolasa (1985), Arrano beltzak (1992), Geroa geurea da (1998). 2005ean eman zuen azken lana, hogei urteren ondoren berriro ere Dominique Lapierre-rekin bat eginda: Sutan al dago New York? (2005). Bere liburuetako zenbait zinemarako erabili izan dituzte.