Yucatango penintsula
Erdialdeko Amerikako penintsula; iparraldean Mexikoko golkoa du, mendebalean Campecheko golkoa, eta ekialdean Karibe itsasoa. Yucatan eta Campeche estatuetan banatua dago. Klima tropikal euritsua du. Landaredia ugaria da, hegoaldean eta ekialdean basoak daude, eta iparraldean basamortua da nagusi. v Historia. Antzinatik maien bizilekua izan da. Espainiarrek aurkitu eta beretu zuten XVI. mendean. XVI. eta XVII. mendeetan maiak sarri matxinatu ziren espainiarren kontra. 1821ean Yucatan independientea izan zen. 1824an Mexikok beretu zuen.
- Yuan Shikai
- Yuan
- Yuan
- Yucatan
- Yucatango itsasartea
- Yucatango penintsula
- Yudenitx, Nikolai Nikolaievitx
- Yugurta
- Yukawa, Hideki
- Yukon
- Yukongo lurraldea