Yukawa, Hideki
Japoniar fisikaria (Tokio, 1907 - Kioto, 1981). Kioton eta Osakan egin zituen ikasketak eta Kioto, Princetown eta Columbiako unibertsitateetako irakasle eta Kiotoko Fisika Ikerketetako Institutuaren zuzendari izan zen, besteak beste. Fisika nuklearrean aditua zen. 1935ean atomoen nukleoko zatiki mota berezi bat existitzen zela zioen teoria azaldu zuen, 1936an mesoi deituriko partikulak aurkitu zirenean frogatu zena. 1949an Fisikako Nobel saria irabazi zuen oinarrizko partikulen inguruan egindako lanengatik.