Yudenitx, Nikolai Nikolaievitx
Errusiar militarra (Mosku, 1862 - Saint-Laurent-du-Var, 1933). Lehen Mundu Gerran errusiar osteen buruzagia izan zen Kaukason eta Erzurumgo eta Trebzondeko guduetan garaipena lortu zuen. Errusiako gerra zibilean gudaroste zuriko buruzagia izan zen ipar-mendebalean. Boltxebikeen iraultzaren ondoren Finlandiara erbesteratu zen baina gero Estoniara itzuli zen berriro eta britainiarren laguntzarekin 1919an eratu zen boltxebikeen kontrako gobernuak gudaroste zuriko buruzagi izendatu zuen. Armada berrantolatu zuen (12.000 gizon inguru bildu zituen) eta boltxebikeei eraso zien, baina gudaroste gorria gailen gertatu zen eta zuriak erretiraratzera behartu zituen (1920). Yudenitxek bere kargua utzi eta erbesteratu zen, Ingalaterrara lehenik eta Frantziara gero.
- Yuan
- Yuan
- Yucatan
- Yucatango itsasartea
- Yucatango penintsula
- Yudenitx, Nikolai Nikolaievitx
- Yugurta
- Yukawa, Hideki
- Yukon
- Yukongo lurraldea
- Yun Shouping