Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yuan

Txinako hego-ekialdeko ibaia, Guizhou probintziaren ekialdean eta Hunan probintziaren mendebalean. 800 km. Miao Ling-en jaiotzen da, Miao mendietan, eta Dongting aintziran isurtzen du ura. Yuan ibaiaren haranetan errepideak eraiki dira, baina gaur egun ibaia da lurralde menditsuen eta Hunango mendebalaren arteko garraiabide nagusia.