Weygand, Maxime
Frantses militarra (Brusela, 1867 - Paris, 1965). Lehen Mundu Gerran aliatuen Estatu Nagusiko buruzagia izan zen, eta 1920. urtean Varsoviaren aurka boltxebikeen erasoak geldiarazteko frantses gudarosteko aitzindaria. 1923. urtean Siriako eta Libiako komisario nagusi izendatu zuten. 1940. urtean jeneral egin zuten eta alemaniarren inbasioei aurre egin behar izan zien. Pétain-en agintaldian Defentsa ministro (1940) eta Afrikako Iparraldeko komandante nagusi izan zen (1940-1941). 1942. urtean alemaniarrek atxilo hartu zuten eta Alemaniara eraman. 1948. urtean, aske geratu ondoren (1945), bere kargua berreskuratu zuen. Historia militarrari buruzko obrak idatzi zituen: Mémoires (1950-1957, Memoriak), Histoire de l’armée française (1938, Frantses gudarosteko historia) eta Foch (1947).