Whipple, Fred Lawrence
Estatubatuar astronomoa (Red Oak, Iowa, 1906 - 2004). Kaliforniako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Los Angelesen. Pluton aurkitu berriaren lehen orbita kalkulatzen lagundu zuen ikasle garaian. Ikasketak bukatuta, 1931n, eskolak ematen hasi zen Harvard Unibertsitatean, eta bertako irakasle izan zen 1977. urtea arte. 1955etik 1973ra Smithsonian Astronomia Behalekuko zuzendari izan zen. Argazki sistema berriak erabiliz meteoroen ibilbideak kalkulatu zituen eta ia meteoro guztiak kometa zati hautsiez osaturik daudela frogatu zuen. 1950ean kometak "elur pilota zikinak" bezalakoak izango zirela proposatu zuen, hondakinezko geruza bakartzaileen barruan izotzezko bihotza zutelako. Bere proposamena 1986an frogatu zen, Halley kometa igaro zenean egin ziren azterketetan. Bestalde, kometen errotazioa aztertu du eta eguzki sistemari buruzko liburuak idatzi ditu.