Wheeler, John Archibald
Estatubatuar fisikaria (Jacksonville, 1911 - 2008). Espazio-denboraren fisikari, grabitate uhinei, zulo beltzei eta quantumari buruzko teoria aitzindariak proposatzeagatik ezaguna. Johns Hopkins Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta denboraldi batez eskolak ematen ibili ondoren, Princeton Unibertsitatean hasi zen lanean, 1938an. 1950 ondoko urtean Mattherhorn (H bonba) proiektuan lan egin zuen. Lan nagusiak: Spacetime Physics (1966, Espazio denboraren fisika), Einstein's Vision (1968, Einsteinen ikuspenak), Frontiers of Time (1979, Denboraren mugak), A Journey into Gravity and Spacetime (1990, Txangoa grabitatean eta espazio denboran zehar), At Home in the Universe (1993, Etxe bat Unibertsoan).