Weill, Kurt
Estatu Batuetako musikagilea, Alemanian jaioa (Dessau, 1900 - New York, 1950). Humperdinckekin eta Busonirekin egin zituen ikasketak. Jaioterrian orkestra zuzendari izan ondoren, Berlina joan zen eta musikagintzan soilik aritzea erabaki zuen. Opera eskola berria sortu zuen Alemanian, baina, naziek aginpidea hartu zutenean, Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. B. Brecht-ekin lan egin zuen opera askotan. Operak: Der Protagonist (1925), Die Dreigroschenoper (1927, Hiru penikeko opera), Aufsteig und Fall der Stadt Mahagonny (1929, Mahagonny hiriaren arrakasta eta hondamena), Der Jasager (1930, Morroia), Johnny Johnson (1936), Lady in the Dark (1940, Ilunpeko andrea) eta Lost in the Stars (1949, Izarretan galduta). Operez gainera balletak, orkestrarako eta ganberako musika eta kantuak idatzi zituen.