Weil, Adolph
Alemaniar medikua (Heidelberg, 1848 - Wiesbaden, 1916). Dorpat-eko unibertsitatean irakasle izan zen. Anatomia eta patologiako hainbat ikerketa egin zituen, zenbait gaixotasun kutsakorrena batez ere. v Weil-en gaixotasuna. Med. Espiroketosi edo leptospirosi mota, larumin eta hemorragiak eragiten dituena.