Weierstrass, Karl Theodor Wilhelm
Alemaniar matematikaria (Ostenfelde, Westfalia, 1815 - Berlin, 1897). Zuzenbide ikasketak egin zituen Bonnen, eta 1838. urteaz geroztik matematika ikasteari ekin zion. Berlingo lanbide institutuan (1856) eta unibertsitatean (1873-1897) irakasle izan zen, eta Berlingo unibertsitateko erretore. Matematikaren analisian hainbat gai aztertu zituen: aldagai konplexuzko funtzioen teoria, aldakuntzen kalkulua, eta Abelen funtzioak besteren artean; haren lanak berrikuntza handiak ekarri zituen halaber, besteak beste, Abel eta Jacobi matematikariek sorturiko funtzio eliptikoen teorian. Ikerkuntza asko oinarrizko hezkuntzan eskolak ematen ari zen garaian egin zituen, matematikariekin lotura gutxi zuenean, alegia.
- Webster, Wentworth
- Weddel Itsasoa
- Wegener, Alfred Lothar
- Wehiling, Arno
- Wei Ho
- Weierstrass, Karl Theodor Wilhelm
- Weifang
- Weil, Adolph
- Weil, André
- Weil, Simone
- Weill, Kurt