Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Weifang

(Wei-Hsien 1949. urtea arte). Txinako ekialdeko hiria, Shantung-eko probintziaren eki-erdialdean, Wei eta Txiao ibaien ertzean, Tsingtaoko hiriaren ipar-mendebalean. 370.400 biztanle. Meategiak (ikatz hobi handiak) eta industria (metalurgia, ehungintza, zetagintza, tabakogintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.