Weil, André
Frantses matematikaria (Paris, 1906 - Princeton, Estatu Batuak, 1998). Bere lanak zenbakien teoriaren eta geometria aljebraikoaren inguruan egin zituen batez ere. Bere tesian kurba aljebraikoei dagokien oinarrizko teorema bat frogatu zuen. Estrasburgo, Chicago, São Paulo eta Princeton-eko unibertsitateetako irakasle izan da. 1946an Geometria aljebraikoaren hastapenak argitaratu zuen, eta bertan geometria aljebraikoaz adierazi zituen hipotesiak baliagarri izan ziren alor horretako ikerketak gidatzeko. Integrazioa multzo topologikoetan (1965) lana oinarrizko lana izan zen analisi harmonikoan. Zenbakien oinarrizko teoria (1967) lanean gaur egungo zenbakien teoriaren oinarrizko kontzeptuak landu zituen. 1991n Ikasketa oroitzapenak argitaratu zuen, gaur egungo matematikei buruzko garrantzizko gogoeta.