Wegener, Alfred Lothar
Alemaniar geofisiko eta meteorologoa (Berlin, 1880 - Groenlandia, 1930). Graz eta Hanburgoko unibertsitateetako irakasle izan zen. Groenlandia ikertu zuen Mylius-Erichsen eta Lauge Kocken bidaldietan; geroago berak ere antolatu zuen bidaldi handi bat, baina hartan hil zen. Atmosferaren termodinamikari eta geologiari buruzko azterketak egin zituen. Lan asko idatzi zituen bere bidaldietan oinarrituak; aipagarriena Kontinenteen eta ozeanoen sorrera da. Lan hartan kontinenteen mugimenduari buruzko hipotesi bat azaldu zuen, kontinenteak jatorrizko kontinente handi batetik bereizitako parteak direla eta simaren gainean izozmendi handien modura dabiltzala dioena.