Wei Ho
Txinako erdialdeko ibaia, Kansu eta Shaanxi probintzietan. 856 km. Kansuko probintziako mendebaleko mendietan jaiotzen da eta Hoan Ho ibaian isurtzen du ura, Shaanxi probintzian; Hoan Ho ibaiaren eskuinaldeko adar nagusia da. Wei Ho ibaiaren bailara Txinako zibilizazioaren gune nagusietakoa izan zen K.o. X. mendea arte; Wei Ho eta Txing Ho ibaiek bat egiten duten gunean eraiki zen Txinako lehen ureztatze sistema handia, K.a. III. mendean.