Walton, William
Ingeles musikagilea (Oldham, 1902 - Ischia, 1983). 1929. urtean idatzitako biolarako kontzertu batek ospe handia eman zion. Doinu berrietarako etorri handia zuen eta orkestratze lan bikainak egiten zituen. V. Williams eta B. Brittenen arteko ingeles musikagile nagusietako bat izan zen. Lan aipagarriak ditu: Troilus and Cressida (1948-1954), eta The Bear (1967) operak; The Wise Virgins (1940), eta Façade (1929) balletak; Façade (1926) suitea; Crown Imperial (1937), martxa; Belshazzar’s Feast (1929-1931) oratorioa; eta film ugarietarako musika lanak.