Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wamba

Bisigodoen erregea 672-680. urteetan, Rezesvintoren ondorengoa (? - Pampliega, Burgos, 688). Baskoien aurkako kanpaina batekin hasi zuen bere agintaldia, baina eraso hori utzi eta Nimesko kondeari eraso zion, frankoen eta juduen laguntzarekin Septimaniako matxinada antolatu baitzuen hark. Bizantziar jatorriko Paulo kondea jarri zuen Nimesko kondearen aurkako espedizio buru; hura, ordea, egoeraz baliatu zen bere burua errege izendatzeko Narbonan. Wambak baskoiak menderatu eta Bartzelona eta Girona hartu zituen, eta Septimanian barneratu eta Nimes konkistatu zuen. Handik gutxira bere mendeko guztiek, hala behar zuenean, derrigorrez zerbitzu militarra eskaintzera behartu zituen. 675. urtean Algeciraseraino heldu ziren musulmanen aurkako jazarpena gidatu zuen eta Ceuta okupatu zuen. 680. urtean Ervigiok haren lekua hartu zuenean Pampliegako monasteriora erretiratu zen betiko.