Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Warangal

Indiako hegoaldeko hiria, Andhra Pradesh estatuko iparraldean. 336.000 biztanle (1981). Salerosketa, komunikabide eta industria gunea (kotoia, zeta, alfonbrak, etab.) da. Aipagarriak dira XII. mendeko tenplu hindua, mila zutabe dituena, eta XIII. mendeko gaztelua. Kakatiya dinastia andhraren erresumako hiriburua (XII. m.) eta garrantzi handiko hiria izan zen.