Walton, Ernest Thomas Sinton
Irlandar fisikaria (Dungarvan, Waterford, 1903 - 1995). Cambridgen egin zituen fisikako ikasketak eta John Douglas Cockcroft fisikariarekin lan egin zuen. Dublingo Trinity College eskolan katedraduna izan zen. 1932. urtean, Cockcroft fisikariarekin batean, modu artifizialean azeleraturiko protoiak erabiliz, lehen transmutazioa lortu zuen, litioarena hain zuzen. 1951. urtean Fisikako Nobel saria jaso zuten lan hari esker.
- Walsh, Raoul
- Waltari, Mika
- Walter, Bruno
- Walter, Otto F
- Walters, Charles
- Walton, Ernest Thomas Sinton
- Walton, William
- Wamba
- Wang, Anshi
- Wang, Ching-Wei
- Wang, Meng