Waltari, Mika
Finlandiar idazlea (Helsinki, 1908 - Helsinki, 1979). Helsinkiko unibertsitatean teologia eta filosofia ikasketak egin zituen. Bere lehen eleberriek bi Mundu Gerren arteko krisialdia dute oinarri. Arrakasta handia lortu zuen nazioartean Sinuhe egyptiläinen (1945, Sinuhe egiptoarra) eleberriarekin. Genero literario guztiak landu zituen. Aipagarriak dira, besteak beste: Mikael Hakim (1949); The Wanderer (1951, Abenturazalea), Johannes Angelos (1952); Turms, kuolematon (1957, Turms, etruriarra); Valtakunnan salaisus (1959, Erresumako sekretua) eta Ihmiskunnan viholliget (1964, Gizateriaren etsaia).