Wang, Ching-Wei
Txinatar politikaria (Kanton, 1883 - Nagoya, Japonia, 1944). 1911. urteko iraultzanparte hartu zuen eta bere erradikalismoa zela eta Txang Kai Xek buruzagiarekin liskarrak izan zituen. 1932. urtetik aurrera parte handia izan zuen ekonomia auzietan. 1939. urtean bakea sinatzearen alde agertu zen eta Txang Kai Xekengandik erabat aldendu zen. Japoniarrekin hitzartuta, disidentziako gobernuburu egin zen Nankinen.