Walter, Otto F
Suitzar idazlea (Rickenbach, 1928). Amarengandik jaso zuen heziketa katoliko hertsia, aitarengandik jaso zuen bizi grina eta bere haurtzaroa markatu zuen paisaia dira idazle honen obraren ezaugarri nagusiak. Liburu saltzaile eta argitaratzaile gisa bere burua prestatu ondoren, Walter argitaletxearentzat lan egin zuen, Oltenen. 1966an, baina, lanpostua galdu zuen, literaturaz zuen ideia burgesiaren mugetatik irteten zelako. Orduan Luchterhand argitaletxeak kontratatu zuen, eta 1968ko maiatzeko higikundeen eraginpean, muturrera jo zuen bere ideia politikoetan. Bere eleberri gehienetan historiaren indarrak islatzen dira, denboraren iragaitearenak, eta horiek gizartean duten eragina. Lan nagusiak: Der Stumme (1959, Mutua), Herr Tourel (1962, Tourel jauna), Die ersten Unruhen (1972, Lehenengo istiluak), Zeit des Fansans (1988, Faisiaren garaia).