Walsall
Ingalaterrako erdialdeko hiria (West Midlands) eta izen bereko barrutiko hiriburua, Birmingham eta Wolverhampton hirietako industria barrutien artean. 179.000 biztanle ditu hiriak eta 106 km2 eta 264.000 biztanle barrutiak. Industria (metalurgia, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria, larrugintza) eta meategiak (burdin, ikatz eta kobre hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da XV. mendeko eliza.