Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wakayama

Japoniako hiria eta portua, izen bereko prefeturako hiriburua, Honshuko uhartearen hegoaldean, Kii itsasartearen ertzean. 396.554 biztanle ditu hiriak eta 4.723 km2 eta 1.100.000 biztanle prefeturak. Industria (petrolio findegiak, altzairugintza, kimika industria, ehungintza, zurgintza, destilategiak) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.