Waldeck-Rousseau, Pierre-Marie-René
Frantses politikaria (Nantes, 1846 - Paris, 1904). Abokatua zen lanbidez. 1879tik aurrera alderdi errepublikarreko diputatu izan zen. Gambettaren agintaldian Barne ministro izan zen (1881) eta kargu bera izan zuen Ferryren gobernuan (1883-1885). 1899an gobernuburu hautatu zuten eta gobernu errepublikazale anitza eratu zuen. Haren agintaldian Dreyfusen auzia berriz aztertu ondoren Dreyfus aske uztea erabaki zen, eta besteren artean, amnistia orokorra eman zuen eta elkarteak arautzen zituen lege bat jarri zuen indarrean, sindikatuen sorrera eta erlijio elkarteen antolakuntza bideratu zuena. 1902an berriro hautatu zuten gobernuburu baina eritasun larri bat zela eta kargua utzi behar izan zuen berehala.
- Wakayama
- Waksman, Selman Abraham
- Walbrzych
- Walcott, Derek
- Wald, George
- Waldeck-Rousseau, Pierre-Marie-René
- Waldheim, Kurt
- Walesa, Lech
- Walhalla
- Walker, Alice Malsenior
- Walker, John