Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Walbrzych

(Al. Waldenburg). Poloniako hego-mendebaleko hiria eta izen bereko voivoderriko hiriburua, Sudeten mendietan, Silesia Beherean. 141.100 biztanle ditu hiriak eta 4.168 km2 eta 741.200 biztanle voivoderriak. Burdinbide gune garrantzitsua. Industria (kimika industria, ehungintza, artisautza, metalurgia) da ekonomia jarduera nagusia. Hiritik hurbil Bigarren Mundu Gerran erabili zen Gross-Rosen kontzentrazio esparrua dago.