Waksman, Selman Abraham
Ukrainar biologoa, Estatu Batuetako hiritar egin zena (Priluki, Kiev-etik hurbil, 1888 - Hyannis, Massachusetts, 1973). Gaztetan Estatu Batuetara erbesteratu zen. Rutgers-eko unibertsitateko irakasle eta mikrobiologiako institutuko zuzendari izan zen. Antibiotikoei buruzko ikerketak egin zituen, batez ere. 1952an Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria lortu zuen neomizina, kandizidina eta, batez ere, estreptomizina aurkitzeagatik.