Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wald, George

Estatu Batuetako biokimikaria (New York, 1926 - Cambridge, Massachusetts, 1997). 1967. urtean, R. A. Granit eta H. K. Hartline biokimikariekin batean, Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen ikusmenari buruz egin zituen lanengatik. A bitaminak erretinaren mekanismo fotokimikoan duen eragina, erretinaren kanpoaldeko egitura molekularra eta argiak bertan sortzen dituen aldaketak aztertu zituen.