Vostok
Pilotu edo bidaiari gisa pertsonak eraman zituen Sobietar Batasuneko lehenengo espazio ontzien izena. 1961 eta 1963 arte erabili ziren, sei guztira. Vostok I.a espazio ontzian Iuri Gagarin errusiar kosmonautak bidaiatu zuen, 1961eko apirilaren 12an, eta bera izan zen lehen espazio hegaldia egin zuen gizona; bira osoa eman zion Lurrari, ordu bete eta 18 minututan. 1963ko ekaineko 16-19 bitartean Vostok VI espazio ontziak 48 bira egin zituen Lurraren inguruan, V. Tereshkova, lehen emakume kosmonauta, pilotu zuela.