Vos, Paulus
Flandestar pintorea (Hulst, 1595 inguruan - Anberes, 1603). Cornelisen anaia. Snyders-en ikaslea izan zen. Etxeko irudiak, ehizakoak eta natura hilak egin zituen batez ere. Rubensen eta Teniersen estiloen eragina nabari da haren lanetan. Lan nagusiak: Sarrioen ehiza, Oreina ehiza-zakurrek inguraturik.