Vosges
Frantziako ipar-ekialdeko departamendua, Lorraineko lurraldean [88]. 5.903 km2 eta 395.769 biztanle. Prefetura hiria, Épinal. Suprefetura hiriak: Neufchâteau eta Saint-Dié. Vosgesko mendialdearen mendebalera hedatzen da eta Lorraineko ordokiaren hegoaldea hartzen du. Hegoaldean Vosgesko eskualdea dago, basoek eta garaiera txikiko muinoek osatua. Mosselle, Meurthe eta hauen adarrek ureztatzen dute departamendua. Nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, behi azienda), industria (zurgintza, ehungintza, papergintza, beiragintza, janari industria) eta turismoa (bainuetxeak) dira ekonomia jarduera nagusiak.