Vouet, Simon
Frantses pintorea (Paris, 1590 - Paris, 1649). Erretratugile ezaguna izan zen gaztetan; Ingalaterran eta Italian zehar bidaiatu ondoren Genoan hartu zuen bizitokia, eta Doriako printzeentzat lan egin zuen (1620-1624). 1624. urtean Erroma aukeratu zuen bizilekutzat eta San Lukas-eko akademiakide egin zuten. 1627. urtean Parisa itzuli eta Luis XIII.aren zerbitzura jarri zen. Richelieu kardinalari, halaber, Palais-Royal eta Rueil jauregiak dekoratu zizkion. Koadrorik ezagunenak: Jesusen aurkezpena tenpluan, Karitate erromatarra, Kristo gurutzean eta erretratuak (Luis XIII.a).