Vos, Cornelis
Flandestar pintorea (Hulst, 1585 inguruan - Anberes, 1651). Haurren eta familien erretratuak egin zituen batez ere, baina mitologia eta erlijio gaiak ere erabili zituen. Estilo dotorea zuen eta kolore argi biziak eta irudi zehatzak margotu zituen gehienbat; Rubensen eta Van Dycken eragina nabarmena da haren lanetan. Bere garaiko errealista nagusietakoa izan zen. Lan nagusiak: Artista eta familia, Pintorearen semeak.