Voznesenszki, Andrei Andreievitx
Errusiar poeta (Mosku, 1933). Stalinismoaren ondoren sorturiko belaunaldiko idazle nagusietakoa izan zen; gazteen artean ospe handia lortu zuen, Errusiako errejimenarekiko zuen jarrera kritikoagatik batez ere. Haurtzaroan Ural mendietara erbesteratu behar izan zuen; gerrako bizikizunek eragin handia izan zuten bere obran. Gerra amaitu ondoren arkitektura ikasketak egin zituen, baina ikasketak egiten zituen bitartean olerkiak idazten hasi zen. Pasternak-i esker hasi zen bete-betean idazten; haren eraginaz gainera aipagarriak da Maiakovskik eta Shevtaevak Voznesenszkiren lanetan izan zutena. Lan liriko eta ironikoak idatzi zituen, metafora ugarikoak, oro har. Lan nagusiak: Mosaikoak (1960), Parabola (1961), Madari hirukia (1961), Hotsaren itzala bilduma (1970), Juno eta indi-oilarra komedia (1981).
- Vostok
- votiak
- Vouet, Simon
- Voyager 1
- voyeur
- Voznesenszki, Andrei Andreievitx
- Vrangel
- Vrchlicky, Jaroslav
- Vries, Adriaen
- Vries, Hugo de
- Vu Quangeko behia