Voronezh
Errusiako hiria, izen bereko oblast-eko hiriburua, Voronezh ibaiaren ertzean. 872.000 biztanle (1987) ditu hiriak eta 52.400 km2 eta 2.499.000 biztanle eskualdeak. Industria da ekonomia jarduera nagusia (kimika, mekanika eta janari industriak, batez ere). Voronezheko hiritik hurbil Novovoronej zentral nuklearra dago. 1586an eraiki zuten hiria, tartariarrek Don ibaiaren inguruan Errusiari egiten zizkioten erasoei eusteko gotorleku gisa. XVIII. mendean industria indar hartzen hasi zen, eta Bigarren Mundu Gerran naziek hiriaren parte bat hartu bazuten ere, ez zuen garrantzia galdu hiriak.