Vormala, Timo
Finlandiar arkitektoa (Merikarvia, 1942). Helsinkiko Teknologia Unibertsitatean egin zituen ikasketak, 1961 eta 1971 bitartean. Ikasketak bukatuta zenbait estudiotan egin zuen lan, eta 1973an K. Gullichsen eta E. Kairamo arkitektoekin elkartu zen. Bestalde, 1978. urtetik aurrera arkitektura eskolak eman zituen Teknologia Unibertsitatean. Urte hartan bertan Finlandiako Arkitektura Sari Nazionala eskuratu zuen. Lanik aipagarrienak: Kyläsuutarinpuisto etxebizitzak (1983-1985, Suutarila, Helsinki), M. Lapinleimurekin batera; Kivenlahti etxe saila (1985-1988, Espoo), E. Kilpiö eta M. Salorekin batera, besteak beste; Kokkolako hotela (1986-1990, Kokkola); Joensuuko Administrazioaren Egoitza (1988-1990, Joensuu), M. Pesonen, H. Mäkinen eta A. Jylhärekin batera; Naantaliko bulego eraikuntza (1988, Naantali).