volsci
iz. Italiako antzinako herria, Erromaren hedatzearen historian, K.a V. mendean, nagusia izan zena. Volsciak osko-sabeliar leinuen taldekoak ziren, eta Liris ibaiaren goi arroan bizi ziren (K.a VI. mendea). Geroago mendebalerantz eta hegoalderantz, Lazioko lur emankorretara, joan ziren. Volsci hizkuntza edo dialektoak harreman estuak zituen unbriar eta osko hizkuntzekin, eta urrunago geratzen zen latinetik; nolanahi ere, latinak hartu zuen haren lekua herria erromatartu zenean, Erromaren mendean geratu ondoren (K.a. 304).