Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vistula

(Polonieraz, Wisla; Al. Weichsel). Poloniako ibai nagusia. 1.069 km luze da eta 194.308 km2-ko ibai arroa hartzen du. Mendebaleko Beskides mendietan du iturburua, Poloniako hegoaldean, Txekiar errepublikako mugatik hurbil. Krakoviako hiria igaro ondoren, San ibaiaren ura hartzen du, eta iparraldera egiten du. Varsovia igarota Bug ibaiaren ura hartu eta Bydgoszca-ra heltzen da. Ubide batek Oder ibaiarekin lotzen du eta iparraldera egiten du ura Gdansk-eko golkoan itsasoratzeko. Izoztuta egon ohi da urtarrilean eta otsailean, eta urte osoan zehar ibil daiteke ontziz bi hilabete horietan izan ezik.