Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Vitebsk

Bielorrusiako hiria eta izen bereko eskualdeko (40.100 km2 eta 1.400.000 biztanle) hiriburua, Mendebaleko Dvina ibaiaren ertzean. 350.000 biztanle. Unibertsitatea. Industria (nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, janari industria, ehungintza) da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. Oso hiri oparoa izan zen XVI-XVIII. mendeetan. Errusiaren mendean (1654), poloniarren eskuetan (1667) eta, berriro ere, errusiaren administraziopean egon zen (1772). Lehen Mundu Gerran alemaniarren mendeko lurraldeko mugan zen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarren esku geratu zen eta bertatik hasi zuten sobietarrek Alemaniaren aurkako erasoa (1944ko abuztua).