Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

visnuismo

iz. Erl. Visnu jainkoaren eta haren gorpuzteen gurtza. Hinduismo modermoaren joera nagusietako bat da, Saktiren eta Sivaren gurtzarekin batera. Visnuismoaren ezaugarri nagusietako bat debozioari ematen zaion garrantzia da. Debozioaren azken helburua hil eta berriro munduratzea eragiten duen zikloari ihes egin eta Visnuren aurrean bizitzez gozatzea iristea da; horretarako ontasunaren bidea (karman) eta ezagutzarena (jñana) landu behar dira.